XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARMIARMA GORRIA
Panonychus ulmi
Garrantzia: Frutarbolak erasotzen dituzten akaro-espezie guztietatik hau da arriskutsuena eta baita Gipuzkoan hedatuena ere.

Sintomak eta biologia: Armiarma txiki bat da eta hostoak ziztatzen ditu, normalean azpialdetik.

Hostoek berun-kolorea hartzen dute eta erasoa gogorra bada arretu eta garaiz aurretik erortzen dira.

Negua arrautza eran iragaten du, begi, adabegi eta azaleko zimurretan, eta, batez ere, adarren lotunean.

Frutarbolen kimuberritze eta loraketa garaian irteten dira armiarma berriak ere, hostoetara abiatuz.

Han hilabete batean jaten aritu ondoren egoera heldura iristen dira eta uda-arrautzak erruten hasten dira.

Eguraldi lehorrarekin, belaunaldi bat baino gehiago iragan daitezke.

Borroka: Neguan, egur gainean armiarma gorriaren errunaldia ikusten bada, tratamendua egin beharko da, oleofosforatu batekin, begiak handitzen hasten direnean, landare osoa eta bereziki adarren lotuneak ondo bustiz.

Infestazioak indarra hartuko balu, bigarren tratamendua egin petaloak erortzean, zihexaestan, zihexaestan + tetradifon, azoziklotin edo triziklestan, fenbutestan, klorfenson + dikofol + tetradifon, flubenzimina, etab. erabiliz.